Geure
ibilbidearekin jarraitu aurretik, herriko enparantzatik bertatik
eta Col de San Inaziorako norabidean goazela, Sarako eliza bisita
dezakegu. Gain honetatik Larrunera igotzeko trena har genezake,
euskal kostaldearen balkoia eta granitoz jositako natura parajea.
Geure ibilbidearekin jarraituz, aldapan behera, Ainhoa herri ederrera
helduko gara. Sarreran ezkerrerako errepidea hartuko dugu Ibardinerako
norabiderantz. Ibardinerako portua igotzeko saihesbidean bertan,
eskumako bidea hartuko dugu eta aurrera jarraituko dugu zuzen-zuzen.
Mugarako bidea erakusten duen biribilgune bat aurkituko dugu.
Behobia eta Irunerako errepide hori hartuko dugu eta abiapuntu
izan den tokia gure ibilbidearen helmuga ere izango da.
|