Etxeondok hornituko du ZAZPIAK BATen ekipamendua

Akordio honek ZAZPIAK BATek txirrindularientzat orohar eta bere bazkideentzat bereziki kalitate goreneko materiala eskeintzeko asmoa duela berresten du. Aintzat hartuta gainera, ETXEONDO txirrindularitzarako jantzietan kirol-etxe aditua dela.

 

Era honetara, erosotasuna eta segurtasuna ziurtatzen duen ekipamendua izango du eskura ZAZPIAK BATeko bazkideak; sexu bietako adineko, gazte zein haurrentzat. ZAZPIAK BATek bere bazkideei osoko zerbitzua eskeini nahi duelaren erakusle da, asmo nagusi batekin; Euskal Herriako txirrindularitza zaleak batzen dituen lagun-taldea eratzea.

 

Filosofia argia da: zazpi lurraldeetako zaleen artean adiskidetasun eta harreman kulturalak lotzen dituen kirol ekimena martxan jartzea.

 

Honen harira, ZAZPIAK BATek lokarri hau indartzeko egitarauak eta ekintzak bideratuko ditu; txirrindularitza jardunaldiak, topaketak, hitzaldiak, entrenamendu metodoak, kirol-medikuntzan formakuntza zerbitzuak etab.

 

Ekimena lehenengo oinpekoak ematen hasi da eta proiektuak, Etxeondo kirol-etxearen eskutik, Euskal Herriako errepideak zuri, gorri eta berdez jaztea ahalbidetuko du.

 


01. ELKARTEA    02. EGIN ZAITEZ BAZKIDE    03. EKINTZAK    04. IBILBIDEAK    05. ELKARTEAREN ARTIKULUAK    06. INTERESATZEN ZAIZU