Nongo bizilagunak garen alde batera utzita –Iruñea, Biana, Mungia, Bilbao, Donostia, Agurain, Maule edo Donibane Lohitzun-, euskaldun izateak batzen gaitu, alegia, Euskal Herriaren partaide izateak.

Herria

Ekimen honen bidez, euskal zikloturistak erankunde bakar baten inguruan borondatez biltzeko nahia hezurmamitu da, muga geografiko eta administratiboak gaindituz eta bizikleta zaleei, lurralde desberdinetako euskaldunak izanik, euren harremanak zuzentzeko eta bideratzeko aukera eskainiaz. Era berean, euskal kirol komunitatearen partaide diren ikuspegitik, harreman horiek hainbat esparru, kirol-froga edo irteeretan izateko aukera eskainiko litzaieke zikloturistei.

Argi ikusten dugularik kirola, euskara, pertsonen arteko harremana edo gure lurraren ezagutza, besteak beste, bide natural eta egokiak direla herri baten partaide izatearen kontzientzia finkatzeko, ZAZPIAK BAT, Euskal Herriko Zikloturista Taldea sortu dugu.

Geurea organizazio apala da, eta ez dizkio helburu utopikoak ezarri bere buruari. Oso bestalde, geure oinarrizko beharrei erantzutea du helburu, hala nola, bazkideen arteko komunikazioa, partaide guztien babeserako beharrezkoa den asegurua edo ezarri lan ildoak indartuko dituzten ekintza egutegia.

Zikloturismoa

Ia hiru milioi euskaldun bizi gara 20.900 km2-tako lurraldean, bi Estaturen artean eta errealitate administratibo desberdinekin.

Inongo zalantzarik ez dugu, abian ipini nahi dugun antolaketa, xumea izanik ere, norabide egokian sortu dugula. Indarrean dauden kirol antolaketa administratibo eta federatiboak errespetatuaz, herria (lurraldea, euskara), pertsonak eta kirola bildu nahi ditugu.

Zikloturismoa, indartu nahi ditugun erlazio aukerak izugarri zabaltzen dituen kirol modalitatea dugulako.

Zikloturistak aurrera eramaten duen borondatezko esfortzua herrigintza klabeetan bideratu daitekeela ziur gaudelako.

Bizikletaren errekonozimendua

Euskal Herriko errepide azpiegituran bizikleta garraiobide modura kontutan hartua eta txertatua izan dadin, erakunde desberdinei aurkeztuko diegun Plan Orokor bat aztertu eta egokitzeko erabakia hartzen dugu.

Euskara

Geur herriaren nortasunaren osagai garrantzitsuena izateaz gain, euskaldunon artean harremana mantentzeko tresna nagusia dugu euskara. Hori dela eta, Euskal Herriko gainontzeko bi hizkuntza ofizialekin elkarbizitzan, geure arteko harremanak sakontzeko euskararen aldeko apustua egiten dugu zikloturistok.



01. ELKARTEA    02. EGIN ZAITEZ BAZKIDE    03. EKINTZAK    04. IBILBIDEAK    05. ELKARTEAREN ARTIKULUAK    06. INTERESATZEN ZAIZU