Aholku mekanikoak

GURPILAK ERDIRATZEKO
Urkila zahar batekin aurreko gurpilak erdira genitzake. Urkila hartu eta hagunaren parean zulo bi egiten ditugu. Torloju bi eta lau azkoin erosten dira. Azkoinetako bat atzealdean eta bestea aurrealdean jarriko ditugu, jarraian torlojua estutzen joango gara hagunaren parera heldu arte. Hemendik aurrera, bakoitzaren araberakoa izango da torlojua estutu edo lasaitzea.

GALGA EDO FRENOAren KIRRINKA NOLA KENDU ETA GALGATZEKO MODURIK EGOKIENA
Honetarako galgako zapatak desmuntatu behar dira. Lixa hartu eta zapatak berak daukan geruza distiratsua desagertu arte lixatu beharko dugu. Larregi lixatzea ez da komenigarria. Horrela egin ezkero, bizikletak behar bezela galgatuko du eta ez da zaratarik entzungo.

BIELAK ATERAGAILURIK GABE KENTZEA
Bielak kendu behar badituzu (ejea-ardatza aldatzeko adibidez) eta ateragailurik eskura ez baduzu, edota, bielen haria apurtuta baldin badago, torlojuak bieletatik kentzea baino ez duzu. Froga hau nola gelditu den egiaztatzeko etxabideari buelta bat emango diogu. Bielak dantzan hasten direla nabaritu ezkero eta ardatz- tokia hondatu nahi ez badugu, pedaleatzeari utziko diogu.
Egokiena, dena dela, ateragailua eskura edukitzea litzateke baina mailua hartu baino lehenago trikimalu hau erabiltzea komenigarriagoa da.

UR HOTZA BERE HORRETAN MANTENDU
Egun bakarreko irteeretarako balio du honek. Botila ur apur batekin bete, heren bat gutxi gorabehera, eta, hozgailuan sartu. Horrela, uraren bolumena handitzerakoan ez da lehertzeko arriskurik egongo. Hurrengo egunean ur naturalez bete eta ura hotz mantenduko zaizu ibilaldi guztian zehar.

KATEA KOIPEZTATU
Katea koipez beteriko lapiko edo ontzi baten sartuko dugu. Katea koipez gainezka eta bero egon arte itxarongo beharko dugu, horrela, zirrikitu guztietatik isuriko da. Hoztu arte itxaron eta orduan trapu batekin garbituko dugu.

LEPOA NOLA BABESTU ERORKETAN
Gomendio orokorra honakoa da: ez da komenigarria objektu gogorrak edo pisutsuak maillotaren erdiko poltsikoan eramatea (walk-man, erremintak, telefono mugikorrak, haize konprimitu botilatxoak etab). Edozein erorketa izatekotan eta lepoak lurzorua ikutzen badu, ziur, bizkarrezurra mintzen dugula, eta honek, kalte larriak eragin litezke, paraplegia esaterako.



01. ELKARTEA    02. EGIN ZAITEZ BAZKIDE    03. EKINTZAK    04. IBILBIDEAK    05. ELKARTEAREN ARTIKULUAK    06. INTERESATZEN ZAIZU    07. TOUR 2004